5 urteko umeen gelan sartu eta margotzen zeintzuk dakiten galdetu. Denek altxatuko dute eskua. 12 urtekoen gelara sartu orain eta galdera bera egin. Erdiak edo ez omen daki marrazten. 17 urtekoei galdetu azkenik; zortekoa zu baten batek eskua altxatzen badu.
___________________________________________________________________________
Ilustratzailea lan elkarrizketa batean da:
- … eta esaidazu, noiz hasi zinen marrazten?
- hasi? ez dakit… noiz utzi zenion zuk marrazteari?
David Peña ilustratzaileari entzundakoa. Marrazkia by Roberto Cacho
